www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007580

Nola eska dezaket amatasun eta/edo aitasun prestazioa dela-eta tribututakoa itzultzeko?



Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordaintzen dituen amatasun/aitatasun-prestazioak jaso, eta tributatutakoa itzultzeko eskatu nahi dutenek, eskuragarri dute eskaera egiteko eredu berezia. Deskargatu ahal da, betetzeko moduko formatuan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistrorako eta herritarrei laguntza emateko edozein bulegotan aurkez daiteke.

Foru Ogasunak itzulketa eskatzeko bidea errazteko gaitzen duen eredu bat da. Hala ere, beste edozein idazki aurkeztu ahal da, ereduan agertzen diren datu guztiak baditu. Beraz, egun hauetan itzulketa beste idazki batzuen bidez eskatu dutenek ez dute beste eskabide bat aurkeztu behar.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali