Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007553
Institución Telefónica de Previsión (ITP) erakundeko (1992an Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartu zen Gizarte Segurantzaren ordezko erakunde osagarria) jubilatuek jasotzen dituzten prestazioak lanaren etekinak dira eta ez datoz mutualitate batetik, GSNIetik baizik. Hori dela eta, 13/2013 FAko 19. artikuluaren arabera, % 100ean txertatu beharko dira, eta ezingo zaizkie aplikatu 7. xedapen iragankorra, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetatik jasotzen denaren ehuneko batean integratzea ezartzen duena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.