www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007444

Erreklamatutako egintza gauza dadin deuseztatzea



ESKAERARIK ETA BERMERIK GABEKO ETENDURA

Erreklamazio ekonomiko-administratiboa epearen barruan jartzeak eten egingo du aurkaratutako egintza, etendura eskatu behar izan barik eta bermerik aurkeztu behar izan barik, noiz-eta zerga zorra ordaintzeko borondatezko epean dagoenean edo erreklamazioa premiamenduprobidentziaren kontra jarri bada, betiere kasu bietan borondatezko epealdiaren amaieran zorra 20.000 eurokoa denean.

Epean erreklamazio jartze hutsak ere automatikoki, bermerik aurkeztu gabe, zigorrak gauzatzea etengo du administrazioaren bidetik irmoak ez diren bitartean.

BEREHALAKO ETENDURA, BERMERIK BARIK

Halaber, bide ekonomiko-administratiboan aurkaratutako egintza eten egingo da interesa duenak eskatuta, baldin eta zerga-bilketako zerbitzuan bermatzen badira egintza horren zenbatekoa, etendurak dakartzan interesak eta etendura eskatzeko unean bidezkoak izan litezkeen errekarguak. Honako hauek dira soilik berehalako etendura lortzeko behar diren bermeak:

  1. Diru edo balio publikoen gordailua.
  2. Kreditu erakundearen edo elkarrekiko berme sozietatearen abala edo berme solidario edo kauzio-aseguruaren egiaztagiria.
  3. Administrazio publikoekin onartutako kredituak.
ETENDURA, BESTE BERME BATZUEKIN

Erreklamazioa aurkezten duenak berehalako etendura lortzeko beharrezko bermeak ezin jar ditzakeenean, etendura hori erabaki daiteke, baina aurretik nahikoak diren bestelako bermeak jarri beharko dira. Etendura egiteko eskaera FAEAan egin beharko da, berehalako etendurarako ezarritako bermeak hartzeko ezintasuna egiaztatzen duten agiriekin batera, betiere honako hauek zehaztuta: eskaintzen diren bermeen izaera eta ezaugarriak, bermearen gaineko ondasunak edo eskubideak eta nahikoa titulu-maila duen pertsonak eginiko balorazioa. Eskaera zerga-bilketako zerbitzuari igorriko zaio, tramitazioa eta ebazpena emateko.

BERMERIK GABEKO ETENDURA

Salbuespenez kontra egindako egintza gauzatzea eten daiteke bermerik gabe, gauzatzearen ondorioz kalteak konpontzea zaila edo ezinezkoa denean. Halakoetan, eteteko eskabidea dokumentu independentean aurkeztuko da eta emate-baldintzak betetzen direla justifikatzeko pertsona interesdunak bidezkotzat jotzen dituen dokumentuekin joango da. FAEAk eskabidea izapidetzea ez du onartuko eskuratutako dokumentazioaren ondorioz, konpontzea zaila edo ezinezkoa den kaltearen arrastorik egiaztatzen ez denean. Ez bada onartzen, eteteko eskabidea ez da aurkeztutzat joko ondore guztietarako. Erabakia pertsona interesdunari jakinaraziko zaio eta diru-bilketarako organo eskudunari komunikatu ere bai.

Etendura tramitera onartzeak eteteko ondorioak izango ditu eskaera aurkezten denetik, eta eskatzaileari eta zerga-bilketako organo eskudunari jakinaraziko zaie. Etendura emateko edo ukatzeko behin betiko ebazpena

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali