www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007440

Zein BEZ mota aplikatzen da gurpil-aulkia behar duten eta desgaitasuna duten pertsonak garraiatzeko ibilgailu baten eskuraketan? Aurkeztu beharreko dokumentazioa



91 art. Bi. Honako eragiketa hauei %4ko tasa aplikatuko zaie:

Gurpil-aulkia behar duten pertsona desgaituak garraiatzeko erabiltzen diren autotaxi edo autoturismo bereziak, zuzenean edo moldaketa egin ondoren, bai eta gurpil-aulkian dabiltzan pertsona desgaituak garraiatzeko erabili ohi diren ibilgailu motordunak ere, moldatuak zein berariazkoak, gidaria nor den kontuan hartu Gabe.
Aurreko paragrafoan azaldutako ibilgailuei zerga-tasa murriztua aplikatzeko, ezinbestekoa da eskuratzaileari, aurretik, horretarako eskubidea aitortzea eta azken horrek ibilgailua zertarako erabiliko den frogatzea.

Ondore horietarako, taxi-gidariak ogasunean honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du

  • 03 Eredua EGOITZA elektronikoa bidez izapidetua.
  • Ibilgailua eskuratuko den kontzesionarioaren proformako faktura
  • Ibilgailua minusbaliatuentzako garraiorako egokitzeko proformako faktura
  • Minusbaliatuentzako ibilgailu espezifikoa aldatzeko udal baimena

03 Eredua

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali