www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007436

Zer da dohaintza modala?



Oraindik amortizatu gabeko zorra daukan hipoteka-karga duen higiezin baten dohaintza da. Dohaintza modala sortzeko, beharrezko da dohaintza-hartzaileak ordaintzeko dagoen zorra bere gain hartzea edo horretan subrogatzea.

  • Subjektu pasiboa: dohaintza-hartzailea.
  • Zerga-oinarria: subrogatzen den eta ordaintzeko dagoen zorraren printzipala.
  • Zerga-tasa: higiezinari dagokiona (%7, % 4 edo % 2,5).
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko 1/2011 FA
9. artikulua.- Zergapeko eskualdaketak

1. Honako hauek zergapeko ondare-eskualdaketak izango dira:

  • Bizirik dauden pertsonen artean egintzen bidez egiten diren honako ondasun eta eskubide hauen kostu bidezko eskualdaketak: pertsona fisiko edo juridikoen ondarearen barruan sartzen diren mota guztietako ondasun eta eskubideak.
  • Eskubide errealak, maileguak, fidantzak, errentamenduak, pentsioak eta administrazio emakidak eratzea, trenbide azpiegiturak edo portu eta aireportuetako higiezinak edo instalazioak erabiltzeko eskubidea lagatzeko administrazio emakidak direnean izan ezik.
  • Horien edukiera zabaltzea eskubideen eraketa gisa kitatuko da, baldin eta titularrari ondare-gehikuntza eragiten badio, eta gehikuntza hori zerga egoteko oinarri modura erabiltzen bada.
4/2015 FORU ARAUEMAILEA Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 2/1989 FA Testu Bategina onetsi duena
61.a. artikulua. Emoitza bereziak.

Dirubidezko emoitzei eta irabazpidezkoei kontzeptu horren arabera eta zenbateko osoaren heineko zerga jagoke. Alkarregazko ordainak egon edo emoitza-hartzekodunari zorpideren bat jarten bajako, aldeagazko zerga bakarrik jagoke, kontzeptu bero


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali