www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007435

Ondare Eskualdaketak eta egintza juridiko dokumentatuak: Arrendamenduaren kasuak



ERRENTAMENDUAK:

 

BEZen mende dauden eta salbuetsita ez dauden etxebizitzena. Hau da, etxebizitzen lehenbiziko ematea diren etxebizitzena, normalean sustatzaileak errentatzen dituenak.

  1. Errentatzea BEZen mende geratzen da, etxebizitza erabilerarako errentamendua denean ere (1994/7 BEZaren 20.23.b art.)
  2. Erosteko aukera, BEZen mende.
  3. EJDen %0,5ari lotuta geratuko da eskritura publikoan dokumentatzen bada.

 

Lehenengo puntua betetzen ez duten etxebizitzek eta ondare-eskualdaketen mende daude.

2011/63 FD OE-EJD Araudiaren 10. art. Errentamenduak.

1. Errentamenduetan, oinarri gisa erabiliko da kontratuaren iraunaldian ordaindu beharreko hileko batez besteko errentarekin bat datorren kopurua.

2. Errentamendu-kontratua hilabete baino gutxiagorako itundu bada, kopurua proportzioan igo beharko da, kontratu horri dagokion hileko batez besteko errenta finkatzeko.

Atal honetan ezarritakoa betetzeko, hilak hogeita hamar egun naturalekoak izango dira.

  • Errentamendua:KOEren mendekoa.

    • Subjektu pasiboa: errentaria.
    • Zerga oinarria: hileko batez besteko errenta.
  • Adibidea:

2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 100 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 200 eurokoa.

Batez besteko errenta = [(100 x 12) + (200 x 12)] / 24= 150 euro.

Zerga-oinarria: 150 euro.

Kuota: 43,25 euro. 

  • Erosteko aukera: KOEren mendekoa

Subjektu pasiboa: errentaria.

Zerga oinarria: bietan handiena, aukerarako itundutako prezioa, edo ondasunaren balio egiaztatuaren %5.

Tasa: %4.

2011/1 FA 12.2.l art.

 

Lokala (errentamendu EZ finantzarioa)

Errentamendua zein erosteko aukera zergapetuak dira eta ez dira salbuetsi gabeak BEZari dagokionez. Beraz, EJD zerga ordainduko behar dute eskritura publikoan dokumentatzen badira.

  • Errentamendua dela-eta, EJD zerga ordaindu behar da (hileko batez besteko errentaren gaineko % 0,5), eratzen denean.
  • Erosteko aukera dela-eta ere % 0,5 ordaindu behar da; portzentaje hori bi hauen arteko handienari aplikatuko zaio: erosteko aukera edo (ezaguna bada) lokalaren prezioaren % 5.

 


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali