Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007428
Informazioa
Oharra
1.0 Bertsioa - Data: 2022/06/15
Deskarga bakarra:
Kontuz:
Programa sarean instalaturik badaukazu, postu guztiek bertsio bera eduki behar dute instalatuta.
Egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorren programaren orrialdean adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu
BFA200201.exe (30,37 MB)
Deskargatu "BFA20021.exe" fitxategia direktorio berri eta huts batean.
Oharrak
Kontuz: egiazta ezazu .exe fitxategiaren tamaina, behin kargatuz gero, bat datorrela adierazten denarekin; horrela ez bada, berriro kargatu behar duzu fitxategia.
Egizu aurrean esan bezala, baina disko gogorraren unitatea (C:\) barik adierazi sarearen unitatea; horretarako, pantailan programa berez instalatuko den direktorioa azaltzen denean, ALDATU botoia sakatu behar duzu eta gero sarearen bidea adierazi (ad.: H:\BFA\Ys00).
Oharra
Adi: Programa exekutatuko den postu bakoitzean liburutegi jakin batzuk behar dira eta ezer baino lehen den-denetan instalatu behar dira. Postuetan programa exekutagarria ez kargatzeko, instalazio guztietan sareko unitatean direktorio bera jarriko da.
Instalazioa Windows7 ekipo batean egin behar bada, egiaztatu Erabiltzaile-kontrolaren barra desgaituta dagoela. Horretarako, joan Hasiera botoira, hautatu Kontrol-panela eta gero Erabiltzaile-kontuak. Jarraian, sakatu "Erabiltzaile-kontrolaren konfigurazioa aldatu" aukeran, eta egiaztatu ezkerrean dagoen barra behean dagoela.
Instalazioa Windows8 ekipo batean egin behar bada, "Administratzaile gisa exekutatu" modua exekutatu behar da beti. Horretarako, kokatu "Laguntza programa" ikonoaren gainean, eta sakatu saguaren eskuineko botoia eta "Administratzaile gisa exekutatu" aukera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.