Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007424
Informazioa
2021ko ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena errazago betetzeko, laguntza ofizialeko programak tresna berri bat dakar: bazkideek edo partaideek aitortzailearen kapitalean dituzten datuei buruzko informazioaren inportazioa, programatik kanpoko edozein aplikaziotatik sortutako fitxategi batetik, baldin eta beraren edukia aurrerago azaltzen diren baldintzak betetzen baditu.
Horretarako, eta interesdunak beren aplikazio informatikoak egokitzen joan ahal izan daitezen, dokumentu hau prestatu da. Dokumentuak informazioa egituratzeko beharrezko ezaugarriak eta formatuak adierazten ditu, laguntza-programara inporta dadin.
Testu-fitxategia, ASCII edo ANSI formatuan idatzita dagoena. (Besterik adierazi ezean laguntza-programak ANSI formatuan inportatuko du; ASCIIn inportatu nahi izanez gero, norberak hautatu behar du).
Laguntza-programak bazkideek edo partaideek aitortzailearen kapitalean dituzten datuak inportatzeko aukera dauka. Inportazio hori egin ahal izateko, informazioa fitxategi batean grabatuta egon behar da, eta fitxategia aurrerago zehaztuko ditugun erregistroetako formatuetakoa izan behar da.
Aitorpen bat betetzen ari garenean informazio hori inportatzea erabakitzen badugu, fitxategitik datuak inportatzeko aukera hautatu behar dugu. Gero fitxategia hautatu behar dugu. Fitxategi hori eskuliburu honetako jarraibideen arabera sortuta eduki behar dugu aldez aurretik.
Datuak inportatzeko prozesua fitxategi batetik abiatzen da. Fitxategi horrek aitorpen ereduko lotutako pertsona edo erakundeekin egindako operazioen ataleko partiden zerrenda dauka, dagozkien datuekin. Datu horiek laguntza programako laukitxo egokietan jarri behar dira.
Gainera, inportazio prozesua behar bezala egiteko, honako ohar hauek kontuan hartu behar dira:
Erregistro guztiak ondoko irizpideen arabera grabatuko dira:
Erantsitako fitxategiak:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.