www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007422

Aitortzaileak beste erakunde batzuetan dituen partaidetzen datuen inportazioa



Informazioa

  • Hitzaurrea
  • Ezaugarri orokorrak
  • Erregistroen deskribapena

Hitzaurrea

2021ko ekitaldiko Sozietateen gaineko Zergari dagokion aitorpena betetzen laguntzeko asmoz, laguntza ofizialeko programak utilitate bat ezarri du, aitortzaileak beste erakunde batzuetan dituen partaidetzen datuei buruzko informazioa programatik kanpoko edozein aplikaziotatik sortutako fitxategi batetik inportatzea dakarrena, baldin eta fitxategiaren edukia aurrerago xedatzen denarekin bat badator.

Horretarako, eta interesdunak beren aplikazio informatikoak egokitzen joan ahal izan daitezen, dokumentu hau prestatu da. Dokumentuak informazioa egituratzeko beharrezko ezaugarriak eta formatuak adierazten ditu, laguntza-programara inporta dadin.

Ezaugarri orokorrak

Fitxategiaren formatua

Testu-fitxategia, ASCII edo ANSI formatuan idatzita dagoena. (Laguntza-programak ANSI formatuan inportatuko du modu lehenetsian. Hala ere, erabiltzaileak inportazioa ASCII formatuan egiteko eskatu ahalko du).

Laguntza-programaren eragiketak

Laguntza-programak aitortzaileak beste erakunde batzuetan dituen partaidetzei dagozkien datuak inportatzeko aukera bat du. Inportazio hori egin ahalko da, baldin eta informazioa aurrerago zehaztuko diren erregistro-formatuekin bat datorren fitxategi batean grabatuta badago.

Aitorpen bat betetzen ari denean informazio hori inportatzea erabakitzen bada, Inportatu datuak fitxategitik aukera hautatu, eta jarraian, eskuliburu honen oharrei jarraituz aurretik sortu den fitxategia hautatuko da.

Datuak inportatzeko prozesua aitorpen-ereduaren "Aitortzaileak beste erakunde batzuetan dituen partaidetzak" ataleko partiden zerrenda biltzen duen fitxategi batetik aurrera egiten da, partaidetza horiei dagozkien datuak sartuta. Datu horiek laguntza-programaren bidezko laukietara eramaten dira.

Gainera, inportazio prozesua behar bezala egiteko, honako ohar hauek kontuan hartu behar dira:

  1. Ereduaren zenbait gelaxka beste gelaxka batzuen batura dira. Kasu horietan, inportazioa egin ondoren, programak zenbatekoak kalkulatuko ditu berriro, eta, horren ondorioz, kalkulatutakoen zenbatekoa aldatuko du.
  2. Ereduaren zenbait gelaxkak kode zehatz bat baino ez dute onartzen. Kasu horietan, inportazioa egin ondoren, horretarako erabili den fitxategian onartutako kodeak ez direnak badaude, programan errorea sortuko da, eta hori zuzendu egin beharko da.
  3. Inportaziorako erabili den fitxategian agertzen diren zenbatekoak laguntza-programaren partidetara eramango dira, fitxategian duten zeinua errespetatuta. Programak partida horietarako zeinu positiboa bakarrik onartzen badu eta zeinu negatiboarekin eramaten badira, programan errorea sortuko da, eta hori zuzendu egin beharko da.
  4. Kontuan hartu behar dira programaren eragiketa guztiak, programan agertzen diren kalkulatutako zenbatekoak erakunde aitortzaileak benetan lortu dituenak izatea lortzeko.
  5. Inportazio prozesuan erroreren bat gertatzen bada, errore-pantaila bistaratuko da, eta inportazioa bertan behera utziko da.
  6. Laguntza-programak azken inportazioa egiteko erabili den iturburu-fitxategiaren ibilbidea eta izena gordeko ditu memorian.

Erregistroen azalpena

Erregistro guztiak honako irizpide hauen arabera grabatuko dira:

  • Eremu alfabetikoak ezkerrean lerrokatuta, eskuinetik zuriunez beteta eta zenbakizko karaktererik eta karaktere berezirik gabe agertzen dira.
  • Eremu alfazenbakizkoak ezkerrean lerrokatuta eta eskuinetik zuriunez beteta agertzen dira.
  • Karaktere alfabetikoak MAIUSKULETAN formateatuko dira.
  • N motako zenbakizko eremuak eskuinean lerrokatuta eta ezkerretik zeroz beteta agertzen dira, eremuaren lehenengo digitua izan ezik; izan ere, horrek ‘+’ zeinua agertuko du positiboetarako, eta ‘-‘ zeinua, aldiz, negatiboetarako.
  • Num motako zenbakizko eremuak eskuinean lerrokatuta eta ezkerretik zeroz beteta agertzen dira.
  • Zenbateko guztiak EUROTAN adieraziko dira. "Zenbatekoak" eremuak zentimotan grabatuko dira, hau da, ez daukate hamartarren koma eta amaierako bi digituak euro-ehunenei dagozkie.
  • Eremu guztiek edukia izango dute, eremuaren azalpenean kontrakoa zehaztu ezean. Edukirik ez badaukate, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoak, berriz, zuriunez.

Erantsitako fitxategiak:

Erregistroen deskribapena (138 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali