www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007382

Adin txikiko umeak dituen bikote bat dibortziatu da, eta epaileak zaintza elkarbanatua izango dutela ebatzi du. Nork dauka eskubidea baterako tributazioaren aukera aplikatzeko, alderdien arteko akordiorik ez badago?



Familia-unitatea izango da gurasoak, adoptatzaileak edo harreragileak eta ekonomikoki haren mende esklusiboki dauden pertsona guztiek osatzen dutena. Kontrako frogarik ezean, bi gurasoek, adoptatzaileek edo harreragileek seme-alabak, harreran hartutakoak edo adoptatuak mantentzen laguntzen dutela ulertuko da.

Gainera, guraso, adoptatzaile edo harreragile bakar baten mantenu esklusiboaren frogatzat ez ditu beste pertsonak hartuko honako hauek: mantenu ekonomikoan parte hartzen ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena, horietako bati gastu artifizialak esleitzea, haietako bati guraso-ahala kentzea, familiako gainerako kideekin elkarbizitzarik ez izatea edo mantenua eragozten duten zorrak izatea. Agintaritza judizialak xedatutakoa beteko da, eta mantenu ekonomiko esklusiboaren errealitatea eta eraginkortasuna egiaztatu beharko dira.

 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali