www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007316

Udal batek onartutako giza baliabideen plan estrategikoak jasota dauka kalte-ordainak ordaintzea erretiro aurreratuagatik eta langileak sinatu beharreko GSrekiko hitzarmen bereziari dagokion kostua bere gain gartzea. Zein da tratamendua PFEZn?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2021/02/28

Kargu-uzteagatiko kalte-ordainak, Administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoetan ezarritakoari jarraituz, eta Langileen Estatutuaren 51. artikuluan jasotako kausetariko batean oinarrituak, PFEZtik salbuetsita daude, zenbatekoak honako hauen gutxienekoa gainditzen ez badu:

  1. bidegabeko kaleratzeari buruzko lan-araudian ezarritako nahitaezko zenbatekoa eta
  2. 180. 000 €, nola ordaintzen diren kontuan hartu gabe.

Beste alde batetik, entitate enplegu-emaileak aipatu langileei ordaindutako kopuruak ere, Gizarte Segurantzarekin sinatu beharreko hitzarmen bereziaren kostuari aurre egiteko, lan etekinak dira jasotzaileentzat, eta kalte-ordainari ematen zaion zerga-tratamendu bera aplikatuko zaie. Errenta horiek sortzeko epealdia izango da jasotzaile bakoitzak dagokion erretiroa bete arte geratzen zaion urte kopurua.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2021/03/01

2021eko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 24ko 2/2021 Foru Arauak ezabatu egiten du administrazio publikoetako giza baliabideen plan estrategikoen salbuespena.

 
Data horretatik aurrera gertatzen diren gertaera eragileak zergapetuta daude eta ez daude salbuetsita, eta lan pertsonalaren errendimendua osatuko dute. Hala badagokio, zerga-ordainketa % 50eko errendimendu irregularra izango da (300.000 euroko mugarekin), zergaldi bakarrean kobratzen badu.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali