www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007218
Gauzazko lan-etekinak: Bizkaiko eta Estatuko eta gainerako lurralde historikoetako araudien arteko desberdintasunak
Beste zerga-administrazio batzuek Bizkaiko Foru Ogasunari bidalitako zerga-informazioan Bizkaian indarreko arautegiaren arabera salbuetsita ez dauden (edo beste muga batzuk dituzte) zenbait ordainsari salbuetsi gisa egiaztatu dira. PFEZen aitorpena zuzen egiteko, zergadunak kasu horietako batean dagoen begiratu beharko du, eta hala bada, zerga-datuetan jasotzen diren ordainsariak zuzendu beharko ditu.
Bere zerga-datuetan gako bat ageri da
Egin klik dagokizun gakoan zure egoerari informazio egoki bat emateko:
Zerga-datuetan ageri den L24 gakoak atal honetan letra lodiz adierazitako bost kontzeptuetako bakoitzaren batura (horrelakorik balego) jasotzen du, 190. ereduan adierazi den bezala.
Aipatzen den gauzazko ordainsari mota ezagutzeko zure 10T eredua kontsultatu beharko duzu edo erakunde ordaintzaileari eskatu beharko diozu.
- Enpresaren tabernan edo jantokian edo ekonomatu sozialean enplegatuei produktuak ematea merkatuetako prezioetan.
- Enpresetako jantokietan beheratutako prezioetan egindako ekoizkin ematetzat hartuko dira zerbitzuak emateko zeharkako formulak, baldin eta zenbatekoa ez bada arauz ezarritakoaz gainekoa.
- Estatu-mailan, gehieneko zenbateko salbuetsia 11 eurokoa da (eguneko); Bizkaian, berriz, ez dago zergapetuta 9 eurora arte.(11 euro egunero 1.1.21etik aurrera)
- Nola jardun: adibidez, zerga-datuetan 3.000 euroko zenbateko bat agertzen bada, Bizkaian zati proportzionala zergapetuko da: 2/11 (3.000 x 2/11) = 545,45 €. Zerga-datuak laguntza-programara inportatzen badituzu, gako horri dagozkion datuei marka kendu ahal diezu, eta eskuz sar ditzakezu programan, edo zuzenean inportatu eta geroago zuzendu laguntza-programako laneko etekinen atalean.
- Langileen gizarte eta kulturaren arloko zerbitzuetarako ondasunak erabiltzea.
- Estatu-mailan gauzazko ordainsari hori salbuetsita dago eta Bizkaian ez dago zergapetuta.
- Nola jardun: zerga-datuak laguntza-programara inportatzen badituzu, gako horri dagozkion datuei marka kendu ahal diezu edo zuzenean inportatu eta geroago zuzendu laguntza-programako laneko etekinen atalean.
- Gaixotasunak estaltzeko aseguru-erakundeei ordaindutako primak edo kuotak
- Estatu-mailan salbuetsita dago gauzazko ordainsari hori (zenbait mugara arte), baina Bizkaian ez dago salbuetsita.
- Nola jardun: zenbatekoa ez dagoenez salbuetsita, osorik sartu behar duzu dagokion apartatuan (zerga-datuak inportatzen badituzu, laguntza-programak automatikoki sartuko du).
- Bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzua ematen duten erakundeei ordaindutako kopuruak, langileak beraien etxetik lantokira egindako joan-etorrietarako.
- Estatu-mailan salbuetsita dago gauzazko ordainsari hori (zenbait mugara arte), baina Bizkaian ez dago salbuetsita, gizarte zerbitzua izango den kasuetan izan ezik; horrelakoa balitz ez litzateke lotuta egongo (PFEZ arautzen duen arautegiak ez du definitzen zer den pertsonalaren gizarte zerbitzuetarako ondasuntzat jo behar dena. Dena dela, interpretazio logiko bat eta Zergaren oinarriekin bat datorrena eginda uler daiteke enpresak nahi duten langileak lanpostuetara garraiatzeko autobus bat eskura jartzeak kalifikazio hori jaso dezakeela, hots, gizarte zerbitzuarena, betiere horren onuradun langile guztiak izan daitezkeenean aukera berdintasunean (horientzat guztientzat dagoen zerbitzu orokorra izatea), eta ibilbide edo linea finko moduan antolatuta dagoenean, aurrez ezarrita dauden igotzeko eta jaisteko tokiekin eta ordutegiekin. Horrela zerbitzu hori enplegatuen taldearen onurarako izango litzateke eta guztiek euren borondatez erabiltzeko aukera edukiko lukete, soldata, ordutegi, kategoria eta abarrengatiko bereizkeriarik gabe, eta ezin izango litzateke “etxera eramateko zerbitzuaren” kategoriaren barruan sartu).
- Nola jardun: zenbatekoa ez dagoenez salbuetsita, osorik sartu behar duzu dagokion apartatuan (zerga-datuak inportatzen badituzu, laguntza-programak automatikoki sartuko du).
- Langile aktiboei enpresaren edo sozietateen taldeko beste enpresa batzuen akzioak edo partaidetzak dohainik edo merkatuko prezio arruntean baino merkeago ematea.
- Estatu-mailan ordainsari hori salbuetsita dago muga gainditzen ez duen zatian, langile bakoitzari emandakoentzako (12.000 eurokoa urteko), betiere, eskaintza baldintza berbetan gauzatzen bada enpresako edo enpresaren talde edo azpitaldeetako langile guztientzat.
- Bizkaian
- Ordainsaria zergapetuta dago eta ez dago salbuetsita, 13/2013 FAko hamabosgarren XIn ezarritakoak izan ezik.
Hamabosgarren xedapen iragankorra. Enpresaren akzioak edo partaidetzak ematea langileei. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 6/2006 Foru Arauko 17. artikuluko 2. apartatuko c) letran xedatutakoa aplikagarria izango da akzio edo partaidetzak emateko planetan, foru arau honek indarra hartu aurretik ezarritako planak badira eta egun hori baino lehen egin bazaie eskaintza langileei; horrelakoetan, 2013ko zergaldian indarrean dauden arauak aplikatuko dira
.
- Aipaturiko 17.2.c artikuluan ezarritako salbuetsitako zenbatekoaren muga (2014-01-01a baino lehen ezarritako ekintzen entrega-planei aplikagarria) 6.000 eurokoa da.
- Nola jardun:
- Ez badago salbuetsita, osorik sartu beharko duzu dagokion apartatuan (zerga-datuak inportatzen badituzu, laguntza-programak automatikoki sartuko du).
- Salbuetsita badago (Bizkaiko araudian ezarritakoaren arabera) zerga-datuak laguntza-programara inportatzen badituzu, gako horri dagozkion datuei marka kendu ahal diezu, eta eskuz sar ditzakezu programan, edo zuzenean inportatu eta geroago zuzendu laguntza-programako laneko etekinen atalean.
Langileen seme-alaben haur hezkuntzako lehen ziklorako diru kopuruak
- Estatuan ordainsaria salbuetsita dago ezarritako mugetara arte.
- Bizkaian, zerbitzua emateko zeharkako bideak erabiltzen badira, 1.000 eurorainoko zenbatekoak salbuetsita daude.
- Nola jardun: adibidez, zerga-datuetan 3.000 euroko zenbateko bat agertzen bada, Bizkaian 1.000 euro bakarrik salbuetsiko dira; horrek esan nahi du bere lan-etekinen apartatuan 2.000 € sartu beharko dituela. Zerga-datuak laguntza-programara inportatzen badituzu, gako horri dagozkion datuei marka kendu ahal diezu, eta eskuz sar ditzakezu programan, edo zuzenean inportatu eta geroago zuzendu laguntza-programako laneko etekinen atalean.
Enplegatuen seme-alabei Eskolaurreko, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide heziketako zerbitzua ematea, doan edo merkatuko prezioa baino merkeago.
- Estatuan gauzazko ordainsari hori salbuetsita dago, baina Bizkaian ez.
- Nola jardun: zenbatekoa ez dagoenez salbuetsita, osorik sartu behar duzu dagokion apartatuan (zerga-datuak inportatzen badituzu, laguntza-programak automatikoki sartuko du).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli