www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007064

BEZaren urteroko ereduen aurkezpena



390 eredua

2017ko urtarrilaren 2tik 31ra arte aurkeztuko da 2016eko ekitaldiari dagokion 390eta 391 eredua.

Administrazio elektronikoa bultzatzeko asmoz, zergapeko batzuek eredu batzuk Internet bidez aurkeztu behar dituzte zerga . Ez dira behartuak, besteren konturako 10 enplegatu baino gutxiago dauzkaten pertsona fisikoek, ondasun erkidegoek eta sozietate zibilek.

Berritasunak

Laukitxo berri bat sartu da eredu bietan (120 laukitxoa 390 ereduan, eta 240 laukitxoa 391 ereduan), «Kuoten erregularizazioa» (BEZari buruzko FAko 80.Bost.5 art.) 303 eta 310 ereduetan sartuta dagoenaren antzekoa izan dadin. Gainera, aldaketa bat egin da laukitxo berri horri buruzko jarraibideetan. 390 ereduko 203 «Esportazioak eta beste eragiketa batzuk, kenkarirako eskubidea ematen dutenak» laukitxoari dagokionez, esplizituki zehazten da jarraibideetan ezen, laukitxo horretan jaso behar direla Kanariar Uharteetarako eta Ceuta eta Melillarako egiten diren behin betiko igorpenak.

Ereduei buruzko galderak:

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali