www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007059

Zerga-ordainketako inprimakien.153/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 19koa, Bizkaiko Foru Aldundiarena



  • 2017/12/21ean BAOn argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 19ko 153/2017 FORU DEKRETUA, Bizkaiko Foru Aldundiaren urriaren 23ko 161/2001 Foru Dekretua indargabetzen duena; 161/2001 Foru Dekretuaren bidez zerga-ordainketako inprimakien eta zergei buruzko agerkarien salmentako prezio publikoak aplikatzea erabakitzen da eta preziooi buruzko arauak ezartzen dira.
  • 2018ko urtarriletik Aurrera Bizkaiko Foru Aldundiaren web orriaren inprimakiak PDF formatuan baino ez dira egongo, erabiltzaile ez profesionalek gehien erabiltzen dituzten inprimakiak izan ezik (inprimaki horiek doan eskuratu daitezke Foru Ogasunaren bulegoetan).
  • Honako zerga-inprimaki hauek paperetan eta doan emango zaizkie partikularrei soilik, Ogasunaren eta Laguntzaren bulegoetan baino ez: 05, 036, 600, 650, 651, 652, 653.
  • 2018ko lehen hiruhilekoan 303 eta 390 inprimakiak paperetan emango zaizkie negozio-lokala errentatzen duten partikularrei.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali