www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007055
Aldaketak BEZaren 390, 303 eta 322 ereduetan
390 eta 303 ereduen jarraibideetan bi aldaketa soilik egingo dira (322 eredua horien ildo beretik aldatuko da):
- “Oinarrien eta kuoten aldaketa, orokorra” laukietako edukiaren tratamendua aldatuko da. 390 ereduan 44. eta 45. laukiak dira, 303 ereduan 21. eta 22. laukiak, eta 322 ereduan 31. eta 32. laukiak.
- 390 ereduan: 46 eta 47 zenbakietako laukitxoetarako aurreikusitakoez beste oinarri eta kuotak aldatzearen ondorioz sortutako zerga-oinarri guztien batura eta kuota guztien batura adieraziko dira 44 eta 45 zenbakietako laukitxoetan.
- 303 ereduan: Oinarri eta kuota aldaketak, oro har, 21 eta 22 zenbakietako laukitxoetan. 46 eta 47 zenbakietako laukitxoetarako aurreikusitakoez beste oinarri eta kuotak aldatzearen ondorioz sortutako zerga-oinarri guztien batura eta kuota guztien batura adieraziko dira.
- 322 ereduak ez dauka jarraibiderik, telematikoa da eta.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli