www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007054
190, 193 eta 187 eredu informatiboetan egindako aldaketak
- 190 eredua:
Lanerako ezintasunaren zenbatekoak; bi eremu sortu dira zenbatekoak dirutan edota gauzatan jaso diren argitzeko:
- Gauzatan (balorazioa).
- Kontura egindako sarrera.
- 193 eredua:
“Izaera” eremuko 12. azpigakoaren testua aldatu da, eta bi azpigako erantsi dira eremu berean (13. eta 14.a) etekin hauek bereizi ahal izateko: batetik, higigarriaren kapitalaren beste etekin batzuk, zerga-oinarri orokorrekoak eta aurrezkiaren zerga-oinarrikoak; bestetik, PFEZen zergadunak ez diren hartzaileen etekinak.
- 187 eredua:
- “Eragiketa mota” eremuko K, L, N, O, P eta Q gakoak sartu dira.
- “Eskuraketa edo besterentzearen jatorriaren gakoa” eremuko H eta J gakoak sartu dira.
- Honako gako hauek gehitu dira: “Ondare-irabazi murriztua”, “Eskuraketa-balioa”, “Ondarearen gaineko Zerga: 2006ko balioa” eta “Aplika daitekeen murrizketa”.
- “Eragiketaren emaitza”, “Atxikipenaren edo konturako sarreraren %” eta “Atxikipenaren edo konturako sarreraren zenbatekoa” eremuen testuak aldatu dira “Eragiketa mota” eremuko gako berrietara moldatzeko.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli