www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007052
BILAren berriak
Eskuragarri dauden ekitaldi berriak
Abenduan eta urtarrilean zehar zerga-eredu bakoitzaren 2017 edo 2018ko ekitaldi berriak BILA ren erabiltzaileen esku jarriko dira. Zerga-eredu bakoitzean egon diren aldaketa fiskalen arabera egongo dira eskuragarri:
- Zerga-eredu berriaren instalazioaren bitartez: Eredu berriaren oharra.
- Aurretik instalatutako ereduaren eguneratzearen bitartez: Eguneratze oharra.
Aurreko ekitaldietako datuak berreskuratzea
- Aurreko ekitaldiko aitorpen baten datuak berreskuratzeko, hasierako pantailara joan beharko da, TRESNAK menua zabaldu eta AURREKO EKITALDIETAKO DATUAK BERRESKURATU aukeratu.
- Ohiko programetatik berreskuratzen ziren moduan, eredua eta ekitaldia aukeratu beharko dira, eta ondorik, nahi duzun aukera hautatu, eredu horrek bat baino gehiago eskaintzen baditu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli