www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007022

Nikaraguan (herrialde horrekin ez da hitzarmenik sinatu) bizilekua daukan batek Espainiako Gizarte Segurantzak ordaindutako erretiro-pentsioa jasotzen du eta urtero 14.500 euro kobratzen ditu.



Hitzarmenik egon ezean, barruko araudia aplikatu beharko litzateke. Horri jarraiki, ulertuko da pentsioak eta antzeko beste prestazio batzuk Espainian eskuratzen direla ondoko kasuetan:

  • Espainiako lurraldean gauzatutako enplegu baten ondoriozkoak direnean.
  • Espainiako lurraldean egoitza daukan pertsona edo erakunde batek edo lurralde horretako establezimendu iraunkorra daukan erakunde batek ordaintzen dituenean.

Kasu honetan, Gizarte Segurantzak pentsioa ordaintzen duenean, zerga Espainian ordaindu behar da. Gizarte Segurantzak, erakunde atxikitzailea den aldetik, atxikipena egin behar dio zergadunari, zergaren zenbateko baliokidea aplikatuta.

Pertsona fisiko ez-egoiliarrek jasotzen dituzten pentsio eta antzeko prestazioei aplikagarria zaien karga-tasa aintzat hartuta (EEEZri buruzko 12/1013 FAren 25. artikulua):

  • 12.000 euroraino, % 8%........................................960 €
  • Gainerakoa (14.500-12.000), 2.500, % 30 ……………..750 €
  • Guztizko kuota (960+750)……………………………..1.710 €
  • Kargaren batez besteko tasa = (1.710/14.500)x100 = % 11,79
  • Hala, Gizarte Segurantzak % 11,79ko atxikipena egin beharko luke hilero-hilero.

Ez-egoiliarrak ez du autolikidaziorik aurkeztu beharko, zergadunak hartu dituen errentei zergari lotutako atxikipena egin zaielako.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali