Zer dira ezarpen bikoitzeko nazioarteko hitzarmenak eta zertarako balio dute?
Zergapetze bikoitza ekiditeko balio duten nazioarteko itunak dira.
Aplikagarriak dira zergaduna Espainiak hitzarmena sinaturik daukan herrialde bateko egoiliarra denean. Kasu horietan, hitzarmenean jasotakoari men egin beharko zaio; izan ere, batzuetan, tributazioa txikiagoa da eta, beste batzuetan, baldintza jakin batzuetan arabera, errentzak ezin dira Espainian zergapetu.
Errentak Espainian kargatu ezin direnean (salbuetsita daudelako edo hitzarmenean jasota dagoelako), edo zergapetzeko muga ezarrita kargatzen direnean, zergadun ez-egoiliarrak egiaztatu beharko du Espainiak hitzarmena sinaturik daukan herrialde horretan bizilekua daukala. Horretarako, zerga egoitzaren ziurtagiri egokia, bizi den herrialdeko zerga-agintaritzak egindakoa, aurkeztu beharko du. Bertan, beren-beregi adierazi beharko da zergaduna egoiliarra dela hitzarmenean jasotzen den esanguran.
Eskuratutako errentak Espainian zergapetu daitezkeenean, karga-tasak Espainiako legeriak errenta-motei ezartzen dizkien tasa orokorrak izango dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.