www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007019

Ez-egoiliar batek Bilboko higiezin bat eskualdatu zuen 2015eko irailaren 30ean 550.000 euroko zenbatekoaren truke (eskuratzaileak % 3ko atxikipena ordaindu zuen). Higiezina 1991ko urtarrilaren 1ean eskuratu zuen ez-egoiliarrak, 220.000 euroko zenbateko baliokidearen truke. Aurretiaz, 2015eko apirilaren 1ean, zergadunak beste ondare-elementu bat eskualdatu zuen (horren eskualdaketa-balioa 320.000 eurokoa izan zen), eta irabaziari araubide iragankorra aplikatu zitzaion. Zergapetu beharreko irabazia eta kuota



  1. Transmisio-balioaren eta eskuratze-balioaren arteko aldea kalkulatzea:

    (550.000-220.000) = 330.000

    Oharra: ez da eguneratze-koefizienterik aplikatzen, Lurralde Erkideko araudiaren araberakoa delako.

  2. Murriztu daitekeen ondare-irabaziaren kalkulua:
    • 2006/01/20a baino lehenagoko ondare-irabazia. (Lurralde Erkideko araudiaren arabera)

      Kontuan izan behar da eskuratze-data 1996/12/31 baino lehenagokoa den. Kasu horretan, 2006/01/20a baino lehen sortutako ondare-irabaziak murriztu egin daitezke. Ondare-irabazia lineala denez, ordura arte (2006/01/20) sortutako ondare-irabaziaren zati proportzionala kalkulatu behar dugu, igarotako egunetan oinarrituta:

      • Erosketa datatik salmenta datara igarotako egunak: 9.039
      • Erosketa daten eta 2006/01/19aren artean igarotako egun-kopurua: 5.498
      • 2006/01/20a baino lehenagoko ondare-irabaziaren kalkulua: (330.000x5.498/9.039) = 200.723,53
    • Mugen kalkulua:

      Arauak 400.000 euroko muga ezartzen du murriztu daitekeen transmisio-balioan. Muga horri 2015/01/01etik aurrerako transmisioen balioak kendu behar zaizkio. Gure adibidean, 320.000 €-ko transmisioa dago data horren ondoren:

      Murriztu daitekeen transmisio-balioaren muga: (400.000-320.000) = 80.000

    • Mugaren arabera murriztu daitekeen ondare-irabaziaren kalkulua.

      (200.723,53x80.000/550.000) = 29.196,15

  3. Murrizketaren kalkulua.
    • Elementua erosi zenetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urte-kopurua kalkulatu behar da, goitik biribilduta. Gure kasuan:

      (1991/01/01etik 1996/12/31ra) = 6 urte

    • 1996/12/31 baino lehenagoko egonaldiko urte bakoitzeko % 11,11 aplikatzea, bi baino gehiago badira.

      Gure kasuan, 6 urte ziren, eta bi urte kentzen dizkiegu: (6-2) = 4

      Murrizketaren ehunekoa: 4urte%11,11 = % 44,44

    • Azkenik, murriztu daitekeen ondare-irabaziari murrizketaren ehunekoa aplikatzea:

      (29.196,15x% 44,44) = 12.974,76 €

  4. Zergapeko ondare-irabazi murriztua:

    (330.000-12.974,76) = 317.025,24 €

  5. Kuota osoaren kalkulua

    Ondare-irabaziari, murrizketa aplikatu ondoren, tasa hau aplikatzen zaio ( % 19): (317.025,24 €x % 19) = 60.234,80

  6. Bizkaiko Foru Ogasuneko diru-sarreren kalkulua (210 eredua):
    • Higiezinaren erosleak, 211 ereduaren bidez, erosketa-balioaren % 3 atxiki eta sartu du:
      ( % 550.000x3) = 16.500
    • Saltzaileak, 210 ereduaren bidez, kuota osoaren eta saltzaileak aldez aurretik atxikitako kopuruaren arteko aldea sartu beharko du:
      (60.234,80-16.500) = 43.734,80 €
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali