Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007016
Obra gauzatu zueneko sozietatearen egoitza zergapetze bikoitzeko hitzarmenik sinaturik ez daukan herrialde batean dago. Kasu honetan, errentak kokatzeko barruko irizpideak baliatu behar ditugu (Estatuko araudia, Ekonomia Ituna eta foru-araudia) zergapetzea edo zerga-lotura zehazteko.
Goiko azalpenean esan dugunez, obraren iraupena ez da sei hiletik gorakoa eta, beraz, Bizkaian eskuratutako errenta daukagu, establezimendu iraunkorrik izan gabe, baina.
Zerga-oinarriaren kalkuluan, arauz kengarriak diren sarreren eta gastuen arteko aldea aterako dugu:
Errenta-mota horiei atxikipena egin behar zaie gastu kengarriak aintzat hartu gabe; beraz, atxikipenaren zenbatekoa ondokoa izango da: 150.000 x % 24 = 36.000, eta zenbateko hori obra kontratatu duen enpresak aitortu behar izan du 216 eredua erabiliz, hiru hileroko autolikidazioaren bidez, eta 296 eredua erabiliz (urteko laburpena).
Atxikipena egin beharreko errenta denez, zergadunak ez du aitorpenik aurkeztu behar. Hala ere, kalkulatu den behin betiko zergaren zenbatekoa atxikitako zenbatekoa baino txikiagoa denez, zergadunak gehiegizko atxikipenaren itzulketa eskatu ahal izango du 210 eredua erabiliz, 4 urteko epearen barruan.
22.680-36.000 = 13.320 itzultzeko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.