www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007014
Frantzian bizilekua daukan pertsona batek Bilboko higiezin bat eskualdatu zuen 2020ko irailean 400.000 euroko zenbatekoaren truke (eskuratzaileak % 3ko atxikipena ordaindu zuen). Higiezina 2019ko urtarrilaren 1ean eskuratu zen 200.000 euroko zenbateko baliokidearen truke; gainera, notzaritza-gastuak, erregistrokoak eta beste batzuk direla eta, 3.000 euro ordaindu zituen. Eskuratzaileak 1.500 euroko zenbatekoa ordaindu zuen udal gainbalio gisa. Zergapetu beharreko irabazia eta kuota honela kalkulatzen dira:
- Eskualdaketa-balioa:398.500 (400.000-1.500)
- Eskurapen-balioa:203.000 (200.000+3.000)
- Irabazia:195.500 (398.500-203.000)
- Karga-tasa:% 19
- Kuota osoa:37.145
Higiezina eskualdatu denetik hilabeteko epearen barruan, adostutako kontraprestazioaren % 3ko atxikipena eta ordainketa egin behar ditu eskuratzaileak 211 eredua erabiliz. Hortaz, honakoa izango da atxikipena: 400.000 x % 3 = 12.000.
Gainera, eskualdatzaileak 210 eredua aurkeztu beharko du, eskuratzaileak egindako atxikipena eta ordainketa kontuan hartuta.
- Atxikipena: 12.000
- Ordaintzeko:25.145
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli