Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007013
Bai barruko araudiak, bai zergapetze bikoitza ekiditeko hitzarmenek ezartzen dutenari jarraiki, Espainiako lurraldearen barruan dauden higiezinek (errentamenduan emanda egon zein ez egon) Espainian ordainduko dute zerga (kasu honetan, Bizkaian).
Hiri-higiezinen jabe diren pertsona fisiko ez-egoiliarrek (etxebizitza erabiltzen dutenek edo hutsik dutenek) Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaindu behar dute.
Zerga-oinarria honela kalkulatuko da: katastroko balioaren % 1,1, katastroko balioa berrikusita edo aldatuta duten higiezinen kasuan (eta ekitaldian bertan edo aurreko hamar urteko aldiaren barruan indarrean hasi da) edo katastroko balioaren % 2, gainerakoen kasuan. Ezin izango da inolako gasturik kendu (ezta OHZ ere), titularraren bizilekua zein den gorabehera.
Karga-tasa orokor aplikagarria sortzapen-urtean indarrean dagoena izango da (Europar Batasuneko, Islandiako eta Norvegiako egoiliarrak: % 19; gainerako egoiliarrak: % 24).
Dohaintzak bakar-bakarrik kendu ahal izango dira indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzetan.
Egotzitako errenta-mota horietan, atxikipenik egiten ez denez, zergadunak autolikidazioa aurkeztu beharko du nahitaez (210 eredua), sortzapen-dataren (ekitaldiko abenduaren 31) hurrengo urtean.
Kasu honetan, 2016an berrikusi den 195.000 euroko katastroko balioa ematen badugu, urtero ordaindu beharreko zerga-kuota honela kalkulatu behar da:
Kasu honetan, ez-egoiliarrak berak (edo haren ordezkariak) autolikidazioa aurkeztu beharko du urtero 210 eredua erabiliz, eta ateratzen den zenbatekoa ordaindu beharko du erekunde laguntzaileren batean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.