www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007011

Alemanian (EB) bizilekua daukan pertsona fisiko batek 6.000 euroko dibidendu gordinak eskuratu zituen 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zitzaion konturako atxikipen gisa, hots, 1.140 euro. Akzio horiek administratu eta gordailatzearen ziozko gastuen zenbatekoa 150 eurokoa izan zen. Alemaniarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 15etik gorakoa izan.



  • Kuota:(6000-150) x % 19 = 1.111,5 €
  • Hitzarmenean ezarritako muga = 6.000 x % 15 = 900 €
  • Konturako atxikipena = 1.140
  • Itzuli beharreko kuota diferentziala = -240 €

Errenta horien aitorpena egin daiteke 210 eredua erabiliz zergadun bakoitzeko edo 215 eredua erabiliz, aitortutako errentak direla eta, hainbat zergadunek ordezkari erkidea dutenean, erantzule solidario bera dutenean edo atxikitzaile bera dutenean.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali