Txinan bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. Txinarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 10etik gorakoa izan.
Kuota: 2.000 x % 19 = 380 €
Hitzarmenean ezarritako muga = 2.000 x % 10 = 200 €
Konturako atxikipena = 380 €
Itzuli beharreko kuota diferentziala = -180 €
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.