www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007007

Hitzarmenik sinaturik ez daukan herrialde bateko egoiliar bat Bizkaira lan egitera etorriko balitz bost hilabeteko aldian, nola ordainduko luke zerga?



Bizkaian, bost hilabetean ez-egoiliar gisa eskuratutako errenta horren ziozko zerga ordiandu beharko luke.

Hitzarmenik sinaturik ez dauden kasuetan, kokatzearen irizpidea baliatzen da. Irizpide horren arabera, errentek zerga ordaindu behar dute lana egiten deneko lekuan, ordaintzailearen egoitza zein den gorabehera.

Ordaintzen duen enpresak egoitza Bizkaian badauka, atxikipena egin beharko dio langile ez-egoiliarrari; kasu horretan (atxikipena eta zerga-zorra bat badatoz) langileak ez du zerga horren ziozko autolikidaziorik aurkeztu beharko).

Enpresa ordaintzailea egoiliarra ez bada, establezimendu iraunkorrik ez badauka eta Bizkaian jarduerarik egiten ez badu, ez dio langileari atxikipenik egin beharko. Kasu horretan, langileak zergaren ziozko autolikidazioa aurkeztu beharko du eta zerga-zorraren zenbatekoa ordaindu beharko du ondore horretarako ezarrita dauden epeen barruan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali