Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007006
Barruko araudiari jarraiki, ulertu behar da pertsona fisiko batek ohiko bizilekua Espainian daukala beheko inguruabarretako bat gertatzen denean:
Kasu horretan, zergaldiko egun-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan eta, aldi berean, Bizkaian emandakoa beste lurralde historiko bietan emandakoa baino handiagoa denez, PFEZri buruzko 13/2013 Foru Arauak (PFEZren Bizkaiko araudia) ezarritakoari jarraiki ordaindu beharko du zerga.
Bizkaira lan egitera etorri denez, foru-ogasunari jakinarazi beharko dio egoera hori, 147 eredua erabiliz. Era berean, lan-harremana frogatzeko datu objektiboak aurkeztu beharko ditu (lan-kontratua...), horien bitartez, lekualdaketa gertatzen den egutegiko urtearen barruan (edo, bestela, hurrengo urtean) Espainiako lurraldean 183 egunekoa baino aldi luzeagoa emango duela aurreikusteko.
Aurreko agiriak ikusirik, Bizkaiko Foru Ogasunak ziurtagiri bat eman beharko dio langileari, hark laneko etekinen ordaintzaileari eman eta ordaintzaile horrek atxikipena egin diezaion langileari Bizkaian indarrean dagoen PFEZ araudiari jarraiki (PFEZri buruzko 13/2013 Foru Araua), ziurtagirian adierazitako datatik aurrera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.