www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007004

Frantzian bizilekua daukan langile bat Bizkaira etorri da lau hilabetez, bere enpresaren eskariz, merkatu-azterketa bat egitera. Non eta nola ordainduko du zerga?



Argitu beharreko lehen auzia dugu zergaduna bizi deneko herrialdeak hitzarmenik sinatu ote duen Espainiarekin zergapetze bikoitza ekiditeko.

Hitzarmenik bada, hitzarmenean xedatutakoei men egin beharko zaie eta jakin beharko da hitzarmena sinatu duten herrialdeek kargarik jasanaraz diezaioketen errentari edo, bestela, salbuetsita utzi behar den.

Frantziarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenaren arabera, frantses batek eskuratutako laneko etekinak Frantzian baino ezin daitezke zergapetu, lana beste herrialde batean egiten bada izan ezik, hau da, gure kasuan gertatzen den eran. Nolanahi ere, langileak Frantzian bakarrik ordainduko du zerga, baldin eta:

  • Langilea Espainian egoten ez bada, aldi batean edo batzuetan, 183 egunean baino denbora luzeagoan, ondoz ondoko hamabi hileko zeinahi alditan.
  • Langileak bizilekua daukaneko herrialdeko enpresa batek ordaintzen dituenean (edo haren izenean).
  • Lansariaren ordainketa jasaten ez denean enplegatzaileak(hau da, Frantziako enpresak)lana gauzatzen deneko herrialdean daukan establezimendu iraunkor batean oinarrituta.

Proposatutako kasuan, langilea ez da Bizkaian 183 egunean baino aldi luzeagoan egongo eta bere enpresak (Frantziako enpresa batek) ordainduko dio lansaria. Beraz, Frantzian ordaindu beharko du zerga.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali