Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007003
Argitu beharreko lehen auzia dugu zergaduna bizi deneko herrialdeak hitzarmenik sinatu ote duen Espainiarekin zergapetze bikoitza ekiditeko.
Langilea zergapetze bikoitza ekiditeko hitzarmenik sinaturik ez daukan herrialdeko bateko egoiliarra bada, barruko araudiari men egin beharko zaio.
Hitzarmenik bada, kasu honetan gertatzen den legez, hitzarmenean xedatutakoei men egin beharko zaie; ildo horretan, jakin beharko da hitzarmena sinatu duten herrialdeek kargarik jasanaraz diezaioketen errentari edo, bestela, salbuetsita utzi behar den.
Frantziarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenaren arabera, frantses batek eskuratutako laneko etekinak Frantzian baino ezin daitezke zergapetu, lana Espainian egiten bada izan ezik, hau da, gure kasuan gertatzen den eran. Nolanahi ere, langileak Frantzian bakarrik ordainduko du zerga, baldin eta:
Proposatutako kasuan, langilea Bizkaian 183 egunean baino aldi laburragoan egon arren, Bizkaiko enpresa batek kontratatu eta lansaria ordaindu dio; beraz, langileak Bizkaian ordaindu beharko du zerga, ez-egoiliar gisa, hiru hil horietan eskuratzen dituen errenten zioz.
Bizkaiko enpresak atxikipena egingo dio eta langile frantsesak ez du autolikidazioa aurkezteko betebeharrik izango, araudiak aurkeztetik salbuesten baititu atxikipenei lotzen zaizkion zergapetutako errentak eskuratu dituzten zergadunak. Langile jakin horri dagokionez, autolikidazioa aurkeztu ahal izango du gehiegizko atxikipenaren itzulketa egiteko eskatzen badu, zergaren kuota kontuan hartuta.
Eman dezagun enpresak ondoko atxikipena egiten duela (216 eta 296 ereduak):
Zerga-zorra = (Etekin osoak – gastu kengarriak) x EBko egoiliarren karga-tasa =(20.000-1.200) x % 19 =3.572 €.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.