Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007002
Hainbat baldintza betetzen dituzten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (EEEZ) eraginpeko zergadunek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eraginpeko zergadun gisa ordain dezakete zerga, EEEZren eraginpeko zergadunaren izaera galdu gabe.
Ondokoak dira baldintzak:
Hau izango da zergapetu ahal izango den errenta: artikulu honetan araututako aukerako araubideari hautatzen duen zergadunak Espainian lortutako errenta guztiak. Errentak konputatzeko haien zenbateko garbiak hartuko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan aurrez ikusitakoaren arabera.
Aplikatuko den karga-tasa hau izango da: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako arauak zergadunak zergaldian lortutako errenta guztiei aplikatzetik ateratzen den batez besteko tasa, berdin dela errentak non lortu diren eta ordaintzailearen egoitza zein den, baina kontuan izanik behar bezala kreditatutako inguruabar pertsonal eta familiarrak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.