www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006984
Zertarako ahala ematen dit Egoitza elektronikoan hirugarren pertsonen eskuorde gaitua izateak?
Egoitza elektronikoan hirugarren pertsonen eskuorde gaitua denak IBESarekiko ahal desberdinak izango ditu bere bezero horiekin sinatuta edukiko dituen eskuordetza-mailen arabera.
Legezko ordezkaritza batek ahalmena ematen du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean edozein jarduketa egiteko.
Borondatezko ahalordetze gaitu batek ahalordetzeari alta emateko prozesuan hautatutako prozedurekin eta horietako bakoitzerako ezarritako ahalmenekin zerikusia duten jarduketak egiteko ahalmena ematen du.
Oso modu sinplean, ahalmenek honako hau adierazten dute:
- A ahalmena: espedientea hasteko fasean aurkeztea (eskabideak, idazkiak,…) eta bigarren jarduketak egitea, hau da, hasierako aurkezpenarekin lotutakoak (dokumentazioa eranstea, hautatutako ordainketa-modua aldatzea, zuzenketa-errekerimenduari erantzutea,…). Ordezkatutako pertsonaren aurkezpen guztiak kontsultatu ahal izango dituzte, nork aurkeztu duen kontuan hartu gabe.
- B ahalmena: A ahalmenean sartutakoaz gain, aukera ematen du bigarren jarduketak egiteko administrazio-espedientearen edozein fasetan (berraztertzeko errekurtsoa jartzea, alegazioak aurkeztea, errekerimenduei erantzutea, etab.), espedientearen edozein faseri buruzko informazioa kontsultatzeko, espedientearekin lotutako jakinarazpenak jasotzea eta eskuratzea barne.
- C ahalmena: ordezkatutako pertsonaren espedienteei buruzko informazioa eskuratzea, espedienteetan jarduteko aukerarik izan gabe.
- D ahalmena: ofiziozko prozedura bat hasi dela komunikatzen duten jakinarazpenak jasotzea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli