Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006982
Bizkaibaiko zerbitzua 2023ko abuztura arte egongo da martxan
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Herritarrentzako Administrazio Elektronikoko Zerbitzuen Atalari zuzendu beharko zaio eskabide-idazki bat, L30 eredu normalizatuaren araberakoa (II. eranskina). Eredu hori abenduaren 15eko 2232/2017 Foru Aginduan dago. Agindu horrek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro-liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiteko zehaztapen normatibo eta teknikoak arautzen ditu.
Esandako eskaera modu elektronikoan eta BizkaiBai bulego birtualaren bidez (eskatzailearen sinadura elektronikoarekin) egin beharko da, hurrengo atalean: Errekurtsoak eta beste idazki batzuk/ Aurkezpenak/ Eskaerak; eta hor “Administrazio Elektronikoko Zerbitzuak” aukeratu behar da, atal horretara bideratuta dagoelako.
Ogasun eta Finantza Sailak baimendu ondoren, eskatzaileen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, ordezkatuek behar adinako ordezkaritza eman behar diote aurkezleari, sinesgarritasunez frogatzen duen eta zuzenbidean onartzen den edozein bide erabilita. Horretarako, baliozkoa izango da R32 ordezkaritza-eredua, 2232/2017 Foru Aginduan dagoena (II. eranskina) eta baimenaren jakinarazpenean ere emango dena. Ordezkaritza hori alderdi biek sinatu beharko dute, eta Ogasun eta Finantza Sailak eskatzen dion guztietan egiaztatu beharko du bere aurkezleak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.