Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006981
Bizkaibaiko zerbitzua 2023ko abuztura arte egongo da martxan
Bizkaiko Foru Aldundian bi aukera daude hirugarrenen IBESaren fakturazio-erregistroak hornitu ahal izateko:
Gure fakturen hartzaileak izatea nahi ditugun hirugarren pertsona horien BizkaiBai bulego birtualean erregistratuta dagoen eskuorde gaitua izatea.
Foru Ogasunak profesionalen kidegoekin edo elkarteekin harpidetuta dituen hitzarmen edo akordioei atxikita dauden profesionalak dira; hitzarmen edo akordio horien bidez baimena ematen da Bizkaibain “bezero” moduan alta emanda duten hirugarren pertsonen ordezkaritzan Bizkaibai Zerbitzuan zerbitzu telematiko operatiboak erabiltzeko, hain zuzen ere Bizkaiko Lurralde Historikoan zergak kudeatzeko Araudia onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 21eko 112/2009 Foru Dekretuaren 49. artikuluan ezarri denarekin bat.
Eskuordetza horrek gaitasuna ematen du hala Web zerbitzuen bidez (XML mezuen trukaketa) nola web formularioen bidez jarduteko. Eskuordetza mota horrek, aldi berean, aukera ematen du fakturazio-erregistroak berehala zuzkitzeko eta ahala ematen dizu BizkaiBai bulego birtualaren bidez eskuordetzen dituzun pertsonen zergen arloko beste tramite batzuk burutzeko.
Bizkaibai Aholkulariak web orrian eskuorde gaitu moduan alta emateko prozedurari buruzko informazio gehiago.
Ogasun eta Finantza Sailak , hirugarren pertsonak eskuordetuz XML formatuan mezuak trukatzean oinarritzen diren web zerbitzuen bitartez fakturazio-erregistroen zuzkidura elektronikoa gai egiten du; hori aurkezpen telematikoko eskabidea egiteko agiri normalizatuen bidez egiten da, eskatzaileen berariazko ezaugarriak aintzat hartuta.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.