www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006969
Nola ordainduko dituzte zergak Banco Popularreko akziodunek eta bonoen eta zor bihurgarriaren titularrek, banku horren suntsiarazpenagatik ukituak izan direnean?
Banco Popularraren akzioen bonoen eta zor bihurgarriaren titularrek ukituak izan ziren banku horren suntsiarazpenagatik. Balio horien titularrek euren tituluak 0 €-tan amortizatu zirela ikusi zuten. Ostean Banco Santanderrek eta Popularrak fidelizazio-bono batzuk eskaini dizkiete bezero jakin batzuei, trukean ordainketarik egin gabe. Finantza-aktibo horien titularren zerga-tratamendua honakoa da:
- Banco Popularraren akzioak:
- Tituluen amortizazioa:
- Egin den eragiketaren deskripzioa: Banco Popularraren sozietatearen kapitala 0 €-ra gutxitzea zirkulazioan zeuden akzio guztien amortizazioaren eta konbertsio horren ondorioz jaulkitako Banco Popularraren akzio guztiak Banco Santander erakundeari eskualdatuta 1 €-tan.
- Inbertsiogilearengan dituen zerga-ondoreak: aurrezki-oinarriaren ondare-galera.
- Adibidea: akzioak erosi bazituen, 990.000 €-tan, 2016ko ekainaren 1ean eta Bankuaren suntsiarazpenean amortizatu zirenean mantentzen bazituen. Zerga-tratamendua: aurrezki-oinarriaren ondarearen galera, hain zuzen ere 1.000.000 €-ko zenbatekoarekin (suposatuta eskuraketaren balio eguneratua 1.000.000= 990.000 x 1,01 eguneratze koefizientea dela).
- Bezero jakin batzuentzat fidelizazio-bonoak jaulkitzea.
- Egin den eragiketaren deskripzioa: data jakin batzuetan Banco Popularraren akzioak erosi zituzten eta hizpatuta dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonek, inolako ordainketarik egin gabe, Banco Santanderrek jaulki dituen balore negoziagarriak jaso ahal izango dituzte.
- Inbertsiogilearengan dituen zerga-ondoreak:
- Jaso diren bonoen araberako ondare-irabazia, aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko dena.
Adibidea: Bankuaren suntsiarazpenaren datan Banco Popularraren akzioduna zen pertsonak fidelizazio-bonoen eskaintza onartzen du eta, ordainketarik egin gabe, 500.000 € jasotzen ditu. Zerga-tratamendua: Aurrezki-oinarriaren ondare-irabazia, 500.000 €-ko zenbatekoa duena.
- Bere akzioen amortizazioaren emaitzako galeragatiko ustezko konpentsazioa (aurreko eskualdaketa horren zeharkako emaitzaren irabazi moduan). Aurreko adibidean 1.000.000 €-ko galera 500.000 €-ko irabaziarekin konpentsatu ahal izango du.
- Banco Popularraren akzioetan bihur daitezkeen bonoak:
Bonoak akzioetan bihurtzea eta akzioen aldi bereko amortizazioa:
- Egin den eragiketaren deskripzioa: aldi bereko kapitalaren gehikuntza 1. mailako kapital gehigarriko bitarteko guztien konbertsiorako (akzioetan bihurgarriak diren bonoak), eta berehala sozietatearen kapitala 0 €-ra murriztea 1. mailako kapital gehigarriko bitartekoen konbertsioaren emaitzak akzioen amortizazioaren bidez.
- Inbertsiogilearengan dituen zerga-ondoreak:
- Ondare-kapital negatiboaren etekina.
- Adibidea: Banco Popularraren bono bihurgarrien titularra zen eta 0 €-tan amortizatu zirenean mantendu egiten zituen pertsona. Bono horiek 2015ean eskuratu zituen 10.000 €-tan. Zerga-tratamendua: aurrezki-oinarriaren kapital higigarri negatiboaren etekina -10.000 €-ko zenbatekoagatik.
- Banco Popularraren mendeko zorra:
- Mendeko zorra akzioak bihurtzea eta aldi berean akzioen amortizazioari ekitea:
- Egin den eragiketaren deskripzioa: aldi bereko kapitalaren gehikuntza 2. mailako kapital gehigarriko bitarteko guztien konbertsiorako 2 (mendeko zorra), Banco Santanderrekoak 1 eurotan bihurtzearen ondorioz jaulkitako Banco Popularren akzio guztien berehalako eskualdaketarekin.
- Inbertsiogilearengan dituen zerga-ondoreak:
- Ondare-kapital negatiboaren etekina.
- Adibidea: Banco Popularraren mendeko zorraren titularra zen eta 0 €-tan amortizatu zenean mantendu egiten zuen pertsona. Titulu horiek harpidetza-aldietan eskuratu zituen 20.000 €-tan. Zerga-tratamendua: aurrezki-oinarriaren kapital higigarriaren etekina, -20.000 €-ko zenbatekoarekin.
- Zerga-oinarrian PFEZFAren xedapen gehigarrietako 28.eko integrazio eta konpentsazio mekanismoa aplikatu ahal izango da.
- Bezero jakin batzuentzat jaulkitako fidelizazio-bonoen jaulkipena.
- Egin den eragiketaren deskripzioa: Banco Popularren mendeko zorraren jaulkipen batzuk eskuratu zituzten pertsonek, beti ere hizpatuta dauden beharkizunak betetzen dituztenean, ezer ordaindu gabe Banco Santanderrek jaulkiko dituen balore negoziagarriak jaso ahal izango dituzte.
- Inbertsiogilearengan dituen zerga-ondoreak:
- Kapital higigarriaren etekina jasotako fidelizazio-bonoen balioagatik.
Adibidea: suntsiarazpena gertatu zenean Banco Popularraren mendeko obligazioen titularra zen pertsonak fidelizazio-bonoen eskaintza onartzen du eta, ezer ordaindu gabe, 20.000 € jasotzen ditu. Zerga-tratamendua: kapital higigarriagatiko etekin positiboa, 20.000 €-koa.
- Ustezko konpentsazioa bere mendeko obligazioen trukearen emaitzako etekin negatiboarekin (zeharka mendeko obligazio horien emaitzako kapital higigarriaren etekin moduan).
Adibidea: tituluen amortizazioaren emaitzako etekin negatiboa fidelizazio-bonoak hartzearen emaitzako positiboarekin konpentsatu ahal izango du.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli