saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006927

Nola erregistratzen da egindako faktura bat, bertan hainbat negozio lokalen errentamendua jasotzen denean?

Jaulkitako faktura Araubide Bereziko “11" eta “12” gakoez erregistratuko da, errentamenduak atxikipenik daukan kontuan hartuta, eta “13" gakoaz fakturan bi errentamendu mota horiek jasotzen badira.

Atxikipenik gabeko errentamendua izanez gero ("12" eta "13" gakoak), higiezinaren eta katastroko erreferentziari dagozkion eremuak ere bete beharko dira lokal bakoitzeko.

Katastroko erreferentzien kopurua 15etik gorakoa bada, lehenengo hamabostak igorriko dira jaulkitako fakturen XML fitxategian, eta gainerakoak berariazko XML fitxategi baten bidez.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali