Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006927
Jaulkitako faktura Araubide Bereziko “11" eta “12” gakoez erregistratuko da, errentamenduak atxikipenik daukan kontuan hartuta, eta “13" gakoaz fakturan bi errentamendu mota horiek jasotzen badira.
Atxikipenik gabeko errentamendua izanez gero ("12" eta "13" gakoak), higiezinaren eta katastroko erreferentziari dagozkion eremuak ere bete beharko dira lokal bakoitzeko.
Katastroko erreferentzien kopurua 15etik gorakoa bada, lehenengo hamabostak igorriko dira jaulkitako fakturen XML fitxategian, eta gainerakoak berariazko XML fitxategi baten bidez.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.