Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006896
EBren barruko garraioari buruzko arau bereziak aplikatzen dira baldin eta zerbitzuaren hartzailea partikularra bada, baina kasu honetan zerbitzu-emailea eta hartzailea enpresaburuak dira eta arau orokorra aplikatu beharra dago. Hortaz, zerbitzuaren hartzailearen jarduera ekonomikoaren egoitza dagoen tokia izango da zerbitzugintzaren kokalekua, betiere hartzaile gisa egoitza hori duten zerbitzuak badira. Kasu honetan, enpresaren egoitza Etxebarrin dagoela ulertzen dugu, zerga aplikatzeko lurraldean hain zuzen.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.