www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006889

Bartzelona eta Milan arteko aireko bidaian bidaiarientzako ondasun-emateak izaten dira. Gauza bera gertatzen da itzuliko bidaian. Kasu bietako emateak kokatu behar dira.



Bartzelona eta Milan arteko bidaia EBren barruan eginiko garraioa da. Foru Arauan ezarrita dagoenez, bidaiaren hasiera da ondasunak ematea gauzatzeko tokia, kasu honetan Bartzelona, zerga aplikatzeko lurraldea. Baldin eta bidaiaren jomuga Europar Batasunetik kanpora balego, zergari lotuta baina salbuetsita egongo litzateke ematea, esportazioen salbuespenei buruzko araudian araupeturiko salbuespenarekin.

Milan eta Bartzelona arteko ondasun-emateak ez dira Espainiako BEZari lotuta egongo, zeren eta Italian hasten baita bidaia eta hantxe kokatzen baitira emate horiek.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali