www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006875

Bizkaiko IBESari buruzko informazio-saioak



Sistema hori aplikatu behar duten enpresei martxoan aurreratu zitzaien bezala, 2018ko urtarrilaren 1ean IBES ezarriko da Bizkaian, BEZa kudeatzeko sistema berria, informazioa berehala ematean oinarrituta dagoena. Sistema horren bidez, BEZaren erregistro-liburuetako fakturazio-erregistroak telematikoki bidaltzen dira.

Erregistro-liburuak egoitza elektronikoaren bidez egiteko sistema berri hau ezartzeak administrazio-kargak murriztea ekarriko die sistema hori aplikatu behar duten zergadunei, ez dituztelako zenbait tributu-eredu aurkeztu beharko; gainera, iruzur fiskala errazago kontrolatu eta prebenitu ahal izango da, elkarrengandik hurbilago egongo baitira fakturak erregistratu edo kontabilizatzeko unea, batetik, eta haien azpian datzan eragiketa ekonomikoa benetan egiten den unea, bestetik.

Ekonomia Itunaren 46.Bi.a) artikuluaren arabera, zergapekoa ikuskatzeko eskumena duen administrazioaren aurrean bete behar dira BEZaren kudeaketa-sistema horren ondoriozko informazio-betebeharrak.

Sistema derrigor aplikatuko zaie hil naturalarekin bat datorren likidazio-aldia duten enpresaburuei, profesionalei eta BEZaren gainerako zergadunei.

  • Zehazki, BEZaren hileko itzulketaren erregistroan (REDEME) inskribatuta dauden pertsona eta entitate zergadunei.
  • Erakunde taldeen araubide berezian (REGE) inskribatuta dauden entitate zergadunei.
  • Aplikazioaren aurreko urtean 6.010.121,04 euroko urteko eragiketa-bolumena izan duten pertsona eta entitate zergadunei.
  • Halaber, sistema aplikatzea borondatez aukeratzen dutenek erabili ahal izango dute. Kasu horretan, zerga hilean autolikidatzera behartuta egongo dira, eta, gutxienez, aukera hori hautatu duten urte naturalean egon behar izango dute sisteman.

IBESa hemendik gutxira Bizkaian nola ezarriko den ezagutaraztearren, zenbait informazio-saio antolatu nahi ditu Foru Ogasunak, azaroan zehar, sistema aplikatu behar duten zergadunei zein haien aholkulariei zuzenduta. IBESaren inguruko alderdi normatibo, tekniko eta informatikoak landuko dira saio horietan, interes praktikokoak guztiak ere. Deialdia posta elektronikoaren bidez luzatuko zaie sistema aplikatu behar duten zergadunei zein haien aholkulari fiskalei, beren elkarte eta elkargo profesionalen bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian ere iragarriko dira.

Gaur egun, Bizkaiko Foru Ogasuna buru-belarri sartuta dago sistemaren garapen teknikoa egiteko prozesuan, baina zergadunek beren betebeharrak errazago bete ahal ditzaten, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren IBESak erabiltzen dituen formatu, diseinu eta balidazio berberak erabiltzea erabaki da.

IBESari buruzko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, sartu hemen: Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orria. Egun erabilgarri dagoen informazioa osatuz joango gara sistema ezartzeko beharrezkoak diren zehazpen normatibo eta teknikoak garatu ahala.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali