www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006864

Garraiobideen atala Gure Gida Web orrian



Garraiobideen orrian garraiobide berrien eta bigarren eskuko garraiobideen zerga gaiak agertzen dira.

GureGidaren  Pantaila

  • Garraiobide berrien atalean: Garraiobide berria erostean BEZa ordaindu behar da. Ibilgailu berri edo erabilien behin betiko lehenengo matrikulazioa zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari atxikita dago. BEZaren zerga orri espezifiko bat dago.

    Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia: Zein garraiobide ordaintzen dute matrikulazio zerga,
    zenbat ordaindu behar da eta nork ordaindu behar du zerga Kontatzen da. Halaber zein imprimaki ereduak eta agiri aurkeztu behar dira 576 edo 05 ereduarekin batera . Non aurkeztu behar dira ereduak eta ordaintzeko epea.

    Halaber zergaren salbuespenak, atxikipenak eta itzuliak zehazten dira.

    Azkenik bi kasu berezi aritzen dira: atzerrian erositako Ibilgailu berri bat, Karabana, autokarabana eta itsasontzien kasu bereziak.

  • Bigarren eskuko garraiobideen atalean: Partikularren artean erabilitako ibilgailu baten eskualdatzea Ondare Eskualdaketen Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari atxikita dagoela zehazten da. Erabilitako ibilgailua Espainian lehenengo aldiz matrikulatzen denean, zenbait ibilgailuren gaineko zerga bereziari atxikita egongo da baita ere.

    Ondare Eskualdaketen Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, zenbat ordaindu behar da eta nork ordaindu behar du zerga zehazten da. Halaber partikularren artean salerosketako ereduak eta aurkezteko dokumentazioa zehazten da

    Kasu berezi batzuk aritzen dira: Atzerrian erositako bigarren eskuko ibilgailua eta Karabana, autokarabana eta itsasontziak.

    Azkenik Eskualdaketen atalean egiten duten beste tramite batzuk agertzen dira. Nola bete behar da 600 eredua autoak enkantean adjudikatzean eta karabanak, atoiak eta Ontziaren kasu.
    Halaber Ontziaren eskualdaketaren eredu beteta agertzen da.

  • Behean ezkerreko botoia sakatzen, garraiobideen balorazio beste orri batera sartzen da.

Garraiabideen balorazioa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali