www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006854

4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzko berritasunak



Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ondasunen gaineko zuzeneko tributu bat da, izaera errealekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritako landa- eta hiri-ondasun higiezinen balioa kargatzen duena.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 1989ko ekainaren 30eko 9/1989 Foru Arauak, tokiko zerga hori arautzeaz gainera, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroaren inguruko guztia arautu du. Foru arau horrek, tokiko zerga honetaz gainera, Higiezinen Foru Katastroa arautzen zuen eta katastro-balioak finkatu, berrikusi, aldatu eta eguneratzeko prozedura ezartzen zuen.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko foru arau honetan; bestetik, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauan.

Berritasun nagusiak
Zerga tasak

Zalantzarik gabe, foru arau honetan aipagarriena karga-tasaren eraketa eta zehaztapen berria da, Bizkaiko Foru Aldundiak hiri eta landa-ondasun higiezinentzat onetsiko dituen balio-txosten berrien ondorioz; karga-tasa hori zuzenean lotuta dago 2017ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko diren katastro-balioekin. Hori dela eta, gutxieneko tasa bat, ezartzen da hiri-ondasun higiezinentzat eta beste bat, berriz, landa-ondasun higiezinentzat: biak ere aurreko araudian indarrean zeudenak baino txikiagoak dira, katastro-balioek izango duten gehikuntza konpentsatzeko.

Halaber ezartzen da gehieneko tasa bat ondasun higiezinen kategoria bi horientzat, eta, ondorioz, udalek, zergaren titular eta kudeatzaile direnez gero, beharrezko tresnak izango dituzte beren udal baliabideak kudeatzeko. Era berean, udalek, hiri-ondasun higiezinen kasuan eta erabileren arabera, gehieneko tasa horietatik gora dauden karga-tasak onesteko aukera ere jasotzen da, udalek bitarteko egokiak izan ditzaten udal autonomian sakontzeko

Informazio gehiago

Hobariak eta errekarguak

Era berean, salbuespen eta hobariak sistematizatu eta antolatzen dira, eta, hala, nahitaezko hobariak eta hautazko hobariak bereizten dira. Bigarren hobarioi dagokienez, ordenantza fiskalen bidez halakoak ezartzeko ahalmena ematen zaie udalei. Bada, hautazko hobarietan beste berritasun batzuk ere jasotzen dira:

  • batetik, hobari berri bat ezartzen da egoiliarrentzako udal aparkalekuetako partzelen gaineko aldi baterako titulartasunaren kasuan;
  • bestetik, zabaldu egiten da erkidegoaren, aldundien zein udalen etxebizitza hutsen inguruko programek duten hobariaren aplikazio-eremua;
  • eta, azkenik, handitu egiten da hondamendi naturalak jasandako eremuetan dauden higiezinek zergaren kuotan duten hobariaren ehunekoa.

OHZren arau berrian ez da agertzen Famili ugariko hobaririk.

Ondasun higiezinek bizitegi-erabilera dutenean, eta subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean –hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez–, udalek 100eko 50erainoko errekargua ezarri dezakete zergaren kuota likidoaren gainean. Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sortzapena zerga sortzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera.

Informazio gehiago

Ondasunen kategoria

Berritasunen artean, ondasunen hirugarren kategoria bat definitzeak zerga-oinarriaren eraketan dakarren aldaketa dago; izan ere, Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arau berrian ondasunen hirugarren kategoria bat definitzen da, hiri- eta landa-ondasun higiezinekin batera: ezaugarri bereziko ondasun higiezinak. Gainera, ondasunok, modu iragankorrean, bereizita geratuko dira aplikagarri zaien karga-tasa dela-eta, ondasunen hirugarren kategoria horri dagozkion katastro-balioak berrikusteko prozedurari aurreragoko beste fase batean ekingo baitzaio.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali