www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006799
Zer abantaila ditu IBESak zergadunarentzat?
Hasierako fasean, abantaila hauek ditu zergadunarentzat IBES berriak:
- Betebehar formalak murrizten ditu, 347 eta 340 ereduak aurkezteko obligazioa desagertzen delako.
- Informazio errekerimendu gutxiago egitea dakar, gaurko errekerimendu askoren xedea izaten baita fakturak edo fakturetako datuak eskatzea eragiketa jakin batzuk egiaztatzeko.
- Geroago… Zerga datuak kontsultatu ahal izango dira, bai enpresek aitortutakoak eta egotzitakoak (BIH sistemari heldutako bezeroek eta hornitzaileek egotzitakoak).
- Itzulketak egiteko epeak laburtzea, BFAk eragiketei buruzko informazio gehiago daukalako, ia-ia unean unekoa.
- Egiaztapen epeak laburtzea, aurreko arrazoi berberengatik.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli