www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006796

Zeintzuk dira IBESaren funtzionamendurako oinarrizko lerroak?



IBESa aukeratzen duten subjektu pasiboek erregistro liburu hauek eraman behar dituzte BFAren egoitza elektronikoaren bitartez, fakturazio erregistroak elektronikoki bidaliz:

  • Egindako Fakturen erregistro liburua.
  • Jasotako Fakturen erregistro liburua.
  • Inbertsio Ondasunen erregistro liburua.
  • Batasun Barruko hainbat Eragiketaren erregistro liburua.

Horretarako, fakturazioari buruzko xehetasunak bidali behar dituzte BFAra, eta informazio horrekin erregistro liburuak osatuz joango dira, ia denbora errealean.

Informazioa baliabide elektronikoak baliatuz bidaliko da, XML mezuen trukean oinarritutako web zerbitzuen bidez, hain zuzen ere.

Bidalketaren egituran goiburu komuna egon behar da; bertan erregistro liburuaren titularra nor den eta eragiketak zer ekitalditakoak eta zer alditakoak diren zehaztu behar da. Horrekin batera, fakturen berri ematen duen blokea egon behar da.

Gainera, fakturazio erregistroak web formulario baten bidez ere bidali ahal izango dira honako kasu hauetan: subjektu pasiboak eragiketa gutxi egiten dituenean; faktura jakin batzuen erregistroak bidali behar direnean.
Informazio hori guztia 2237/2017 Foru Aginduak, abenduaren 15ekoak, eta hori aldatzen duen 1036/2018 Foru Aginduak, ekainaren 8koak, onartu dituzten erregistro eremuen arabera emango da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali