Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006792
Zeinahi unetan, errolda aitorpenean adierazita (036 ereduaren 136 eta 532 laukiak). Hala, zergaduna sisteman jasota geratuko da aukera hori adierazi den likidazio aldia amaitzen den egunaren hurrengotik aurrera.
Adibidea: Demagun BIH aukeratzen duen enpresa bat, 036 eredua 2019ko apirilaren 10ean aurkeztu duena. Enpresa hori sisteman jasota geratuko da 2019ko uztailaren 1etik aurrera.
Aukera hori 2018an hautatu bazuen, BEZ zerga hilero-hilero autolikidatu behar izan zuen.
2018ko ekitalditik aurrera hasitako likidazio aldiei dagokienez, BIH sistemari heltzen dioten subjektu pasiboek hiruhileko likidazio aldiari eutsiko diote.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.