www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006785

Ibilgailu berri bat erostean ordaindu beharreko zergak



BEZa

Ibilgailu berri bat erostean dagokion BEZa ordaindu beharko da. Orokorrean % 21eko BEZa ordaindu behar da baina zenbaitetan % 4ko zerga-tasa murriztua aplikatu ahal izango da. Horretarako, Bizkaiko Foru Ogasuneko BEZaren Atalean eskaria aurkeztu beharko da aurretik.

% 4ko zerga-tasa murriztua aplikatu ahal izango da gurpil-aulkia behar duten elbarriak garraiatzeko erabiltzen diren autotaxi edo autoturismo bereziak eskuratzen direnean, zuzenean edo moldaketa egin ondoren, eta gurpil-aulkian dabiltzan elbarriak edo mugikortasuna urrituta duten pertsonak garraiatzeko erabili ohi diren ibilgailu motordunak eskuratzean, moldatuak zein berariazkoak, gidaria nor den kontuan hartu gabe.

Informazio gehiago

Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia.

Propultsiorako motorra duten ibilgailu berri edo erabilien Espainiako behin betiko lehenengo matrikulazioa zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziari atxikita dago, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 65.1.a) artikuluan jasotako kasuak salbuetsiz. (Matrikulazio zerga izenez ezagutzen da zenbaitetan).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali