www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006777

¿Qué vehículos deben pagar el impuesto especial de determinados medios de transporte por su primera matriculación en el Estado?



Honakoak daude garraio bitarteko zehatzetarako zerga berezipean:

  1. Ibilgailu berrien edo erabilien lehenengo behin betiko matrikulazioa Espainian, propultsatzeko motorra badute, hurrengoak izan ezik:
    • N1, N2 eta N3 kategoriako ibilgailuak.
    • M2 eta M3 kategoriako ibilgailuak eta tranbiak.
    • Objektiboki hartuta, esklusiboki industria, merkataritza, nekazaritza, klinika edo zientziarako erabili behar direnak, betiere zerga administrazioak serieko modeloak edo banakako ibilgailuak behar bezala homologatu baditu.
    • Bi edo hiru gurpileko ziklomotorrak eta lau gurpileko ibilgailu arinak.
    • Motozikletak eta hiru gurpileko ibilgailuak, lau gurpilekoak ez badira.
    • Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako ibilgailuak.
    • Ibilgailu bereziak quad motakoa izan ezik.
    • Molda daitezkeen ibilgailu mistoak, karrozeriaren sabaiko egituratik lurzoruraino altuera 1.800 milimetrotik gorakoa bada, betiere lur orotako ibilgailuak ez badira eta jarduera ekonomia garatzeari modu esangarrian atxikitzen bazaizkio.
    • Ondorengoek erabiltzera bideratutakoak: indar armatuak, Estatutako, autonomia erkideetako eta udalbatzetako segurtasun taldeak eta indarrak, aduana babesgarria, defentsa, zaintza eta segurtasun funtzioak.
    • Anbulantziak.
  2. Itsas olgeta eta kirolerako ontzi eta itsasontzi berri edo erabilien lehenengo matrikulazioa, zortzi metrotik gorako luzera badute.
  3. Aire ontzien erregistroan hegazkin, hegazkin txiki eta gainerako aireontzi berri edo erabilien lehenengo matrikulazioa, motor mekanikoa badute, salbuespenak izan ezik.

Zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 65. artikulua (413 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali