www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006772
Renta imputada a los bienes inmuebles situados en territorio vizcaíno en el Impuesto sobre la renta de no residentes
Pertsona fisiko ez-egoiliarrak direnean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Sozietateen, Ez-egoiliarren eta Ondarearen gaineko Zergei buruzko legeen zatizko aldaketari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 85. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz zehaztuko da Bizkaiko lurraldean kokaturiko ondasun higiezinengatik ordainarazitako errenta.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ordainagirian agertzen den higiezinaren katastroko balioari honako portzentaje hauek aplikatzearen ondoriozkoa da aitortu beharreko errendimendua:
- Hiriko ondasun higiezinei dagokienez eta nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako ustiapenak garatzeko ezinbestekoak diren eraikuntzak dituzten landa higiezinei dagokienez (kasu bietan jarduera ekonomikoei lotuta egon barik eta kapital errendimendurik sorrarazi barik), betiere ohiko etxebizitza eta eraiki gabeko lurzorua alde batera utzita, ordainarazitako errenta izango da katastroko balioari ehuneko 2 aplikatzearen emaitza, zergaldi bakoitzari dagokion egun kopuruaren proportzioan ezarria.
- Katastroko balioak berrikusi, aldatu edo balorazio kolektiboko prozedura orokorraren bidez zehaztu direneko udalerrietan dauden higiezinak badira, katastroaren araubidearekin bat etorriz, eta zergaldian edo aurreko hamar zergaldietan indarrean sartu badira, ehuneko 1,1ekoa izango da.
- Zerga sortzen den egunean katastroko baliorik ez badu higiezinak edo titularrari jakinarazi ez bazaio balioa, ehuneko 1,1ekoa izango da, eta balio hauetako handienaren ehuneko 50aren gainean aplikatuko da: Administrazioak beste zerga batzuen ondorioetarako egiaztaturikoa, edo eskuraketaren prezioa, kontraprestazioa edo balioa.
- Eraikitzen ari diren higiezinak badira eta hirigintza dela-eta higiezina ezin erabil badaiteke, ez da errentarik zenbatetsiko.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Sozietateen, Ez-egoiliarren 24.5 art. (185 KB)
Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergei buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 85. artikulua.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli