www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006769

Zelan kontsideratzen dira katastroan datu babestuak izatea eta nortzuk eskuratu ditzakete?



Datu babestuak izango dira Higiezinen Foru Katastroan titular gisa inskribaturik daudenen datu hauek:

  • Izen-abizenak,
  • Sozietatearen egoitza,
  • Identifikazio-kodea,
  • Helbidea.

Babestu gabeko datuak eskuratzeko baldintza orokorrak

Pertsona guztiek eskuratu ahal izango dituzte beren titulartasunpeko higiezinen gaineko argibideak eta Higiezinen Foru Katastroan dauden babestu gabeko datuei buruzko informazioa.

Eraginpeko pertsonak beren beregi eta idatziz emandako baimena izanda baizik ezin eskuratu daitezke katastroko datu babestuak, edo Legeak edo Foru Arauak baimen hori baztertzen duenean edo zuzeneko interes legitimoko kasuetako batean biltzen denean informazioa. Hauexek:

  • Finkak identifikatzeko, notarioek eta jabetzaren erregistratzaileek emandako baimena eta, bereziki, katastroa kudeatzeko behin-behineko arauak onetsi dituen maiatzaren 22ko 77/1990 Foru Dekretuko V. kapituluan ezarritakoarekin bat etorriz betetzeko eta betearazteko.
  • Lur-zati mugakideak identifikatzeko, Foruko Higiezinen Katastroan titular direnek emandakoa.
  • Higiezinen Foru Katastroan inskribaturiko ondasun higiezinen gaineko eskubide errealen edo errentamendu eskubideen titularrek eta titularkideek emandakoa. Jaraunsleek eta oinordekoek Higiezinen Foru Katastroan ageri den kausatzailearen edo eskualdatzailearen ondasun higiezinei dagokienez. Hirigintzako jarduketa-eremuaren barruko lur-zatiak identifikatzeko, Foruko Higiezinen Katastroan jarduketa-eremu beraren barruko beste lur-zati baten titular direnek emandakoa.

Ekainaren 30eko 9/1989 Foru Arauko 32 eta 33. art., Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoak (Katastroari eta Balorazioari buruzko laburpena) (55,5 KB)

art. 32 y 33 Norma Foral 9/1989, de 30 de junio, del Impuesto sobre Bienes Inmuebles (Extracto relativo a Catastro y Valoración) 467,3 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali