www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006761
Nola betetzen da zinema-produkzioen edo ikus-entzunezko produkzioen informazio gehigarriari dagokion koadroa (11/2013 Foru Arauaren 15. XG)?
Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren Hamabosgarren Xedapen Gehigarrian xedaturik dagoenaren arabera serieko industria-ekoizpenaren aurreko euskarri fisikoa gertutzea ahalbidetzen duten Espainiako zinema-film luzeen eta fikzioaren, animazioaren edo dokumentalen arloko ikus-entzunezkoen produkzioaren ziozko kenketa sortzen denean, ondoko hauek adierazi behar dira, esku hartzen den produkzio bakoitzeko:
- Produkzioaren izenburua,
- Produkzioaren guztirako kostua;
- Erakundeak bere gain hartzen duen produkzio-kostua;
- Erakundeak bere gain hartzen duen gainerako produkzio-gastuak (kopiak, publizitatea eta sustapena);
- Erakundeak jaso dituen eta produkzioari loturik dauden diru-laguntzak eta gainerako laguntzak, diru-laguntza eman duen izakiaren izena adieraziz eta haren zenbatekoa zehaztuz. Diru-laguntza bat baino gehiago jaso izanez gero, IFZn “BATZUK” jarri behar da, eta zenbatekoan, berriz, diru-laguntza guztien batura; ondorik, oharren atalean, diru-laguntza ematen duen izaki bakoitzaren IFZ eta diru-laguntzon kopuruak adieraziko ditugu.
- Horrezaz gainera, produkzio bakoitzerako adierazi behar da ea Europar Batasunaren estatu-kide batek baino gehiagok finantzatzen duten eta Europar Batasunaren estatu-kide bat baino gehiagoko produktoreek (% 60ko mugarekin) esku hartzen duten mugez gaindiko produkzioa den, edo ikus-entzunezko lan zaila edota Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Garapenerako Laguntza Batzordearen zerrendako herrialdeek esku hartzen duten koprodukzioa den (% 100eko mugarekin). Aurreko kasuetakorik ezein hautatu ezean, muga orokorra aplikatuko da, hau da, % 50.
- Halaber, ordainketak egin ahala erakundeak kenketari atxikitzea aukeratu duen ala ez ere adierazi behar da.
- Azkenik, kenketa-oinarria modu automatikoan kalkulatuko da, kenketa ordainketak egin ahala aplikatzeko aukera markatzen denean izan ezik; kasu horretan, zenbateko egokia adierazteko laukia gaituko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli