Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006754
Ondasun higiezin baten edo edozein eskubideren (azalera, gozamena edo administrazio-emakida) jabetza indibisoan hainbat pertsonarena denean, katastroko titulartasuna jabekide, kide edo partaide bakoitzari esleituko zaio, dagokion kuotaren arabera.
Eskubide baten titulartasuna irabazpidezko sozietatearen araubidean edo ondasunen foru jakinarazpenean ezkontideei batera badagokie edo ekonomia- eta ondare-araubide bezala aurreko edozein hitzartu ostean, izatezko bikoteen kideei badagokie, katastroaren titulartasuna biena da eta bakoitzari erdia atxikiko zaio, beste partaidetza-kuota bat justifikatzen denean izan ezik.
Zenbait katastro-titular elkartzen direnean, ordezkaria izendatu beharko dute. Hori izan ezean, higiezinaren titulartasun-ehuneko handiena duen pertsonak edo titulartasunaren ehunekoa berdina izanez gero, katastroaren titularren zerrendan lehenengo tokian agertzen denak jardungo du zeregin horietan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.